Heziketa-ziklo bakoitzean eskainitako plaza guztien % 5 desgaitasuna duten pertsonentzat gordeko da eskabidea egiten den egunean, dagokion lurralde historikoko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo administrazio publiko eskuduneko organo baliokideak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuta. Ziurtagiri horretan, eraginpeko pertsonaren desgaitasunaren legezko aitorpena eta desgaitasun-maila jasoko dira. Eskaeraren egunean 971/2007 Errege Dekretuan eta 203/2010 Dekretuan aipatzen diren goi-mailako edo errendimendu handiko kirolariak diren kirolarientzat ere % 5 gordeko da.
Goi Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasteko gainerako plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:
a.- Plazen %80a Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako teknikari tituloa egiaztatzen dutenentzat, honela banatuta:
- a.1.- Plazen %40 a Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, lehentasuna izanik azken hiru ikasurteetan titulua lortu dutenek (2024ko ekainean titulatuak, 2023ko ekainean titulatuak eta 2022ko ekainean titulatuak), honaku kuotak kontutan hartuz:
- a.1.1.- Plazen %35a Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, jarraian adierazten den lehentasun-hurrenkerari jarraituz:
- 1º Batxilergoko modalitatea eta, hala badagokio, ezarritako irakasgaia egin izana onarpen-irizpide gisa prestakuntza porfesionalaren titulu zehatza ezartzen duen errege-dekretuan, zeinak V. Eranskinean – III. Taula Batxilergoko titulu batetik sartzeko lehentasunak jaso baitira. ( III. TAULA – BATXILERGOKO TITULU BATETIK SARTZEKO LEHENTASUNAK)
- 2º Batxilergoko modalitatea egin izana, baina ez irakasgaia, aurreko atalean aipatutakoak.
- 3º Batxilergoko beste modalitate bat egin izana.
- a.1.2.- Plazen %5a ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.
- a.2.-Plazen %40 Lanbide Heziketako teknikari tituloa egiaztatzen dutenentzat, lehentasuna izanik azken hiru ikasurteetan lortuta dutenek, eta V. eranskineko II. TAULAN zerrendatutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz. (II. TAULA – ERDI-MAILAKO TITULU BATETIK GOI-MAILAKO TITULU BATERA SARTZEKO LEHENTASUNAK)
b.- Plazen %15a berariazko prestakuntza-ikastaro bat edo sarbide-proba bat gainditu duten pertsonei esleituko zaie.
- b.1.- Plazen %7,5a goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenentzat edo unibertsitatera sartzeko probak, lehentasuna izanik goi-mailako hekiketa-zikloetako probak.
- b.2.- Plazen %7,5a bereziazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu dutenentzat.
c.- Plazen % 5 goi mailako teknikari-titulua duten pertsonentzat edo sartzeko titulazio baliokidea dutela egiaztatzen dutenentzat, I. eranskineko hirugarren jarraibideko A ataleko 2.3 puntuko g letran ezarritakoaren arabera, lehentasun-hurrenkera honen arabera:
- c.1.- Lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak.
- c.2.- Beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
- c.3.- Gainerako titulazioak.