REKREA

SORMENA: REKREA

REKREA ikastetxean sormena modu sistematikoan lantzeko dugun proiektu bat da.
Hasieran, zeharkako jarduera bat bezala hasi zen, ordutegi «berezi» batean, baina denborak aurrera egin ahala, eta izan zuen arrakasta handia ikusita, irakasgai bihurtu zen, bere programazio eta ebaluazio propioekin.

Aurrera eraman ahal izateko, material propioa diseinatu dugu, gizaki orok duen gaitasun hori bizitzarako jarrera bihurtzeko. Izan ere, sormena oso erabilgarria izan baitaiteke erronka berriei, aukera berriei edo kezka berriei heltzeko orduan.

SORMENA TREBATZEN DUGU

Rekrearen barruan, gainera, beste soft skill batzuk ere garatzen ditugu, hala nola enpatia, talde‑lana, erabakiak hartzea, pentsamendu kritikoa, etab.

REKREA Hezkuntza Komunitate Berritzaileak izeneko proiektuaren parte da eta, gainera, «Ikasgela Irekiak» izeneko ekimena du, non ikastetxetik kanpoko pertsonek beren esperientzia edo ezagutza sortzailea ematen duten, eta baita «Ábrete Urkide gure Artean» ere, non hainbat jarduera desberdin eta «berezi» proposatzen baitzaizkie aldi berean familiei, ikasleei eta irakasleei (sormenezko sukaldaritza, scape room musikalak…).

Sormena dibertitzen ari den adimena da (Einstein)… Eta Rekrearekin lortu egiten dugu hala izatea.