Orientazio sailak ikastetxeko jardueren plangintzan eta garapenean parte hartzen du, ikasleen aniztasunaren arreta errazteko.
Aniztasunaren arreta zera dela ulertzen dugu, ikastetxeko ikasle guztien aldi baterako edo behin betiko beharrei aurrea hartzeko eta erantzuteko hezkuntza‑ekintzen multzoa.
Horien artean, honako arrazoi hauen ondorioz berariazko esku hartze bat behar duten ikasleen beharrak daude:
– Arlo soziokulturalean edo osasunean egoera desabantailatsuekin lotutako faktore pertsonalak edo sozialak.
– Gaitasun intelektuak handiak.
– Hizkuntza‑konpentsazioa behar izatea.
– Desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala.
– Nortasunaren, portaeraren edo garapenaren nahasmenduak.
– Arretaren zailtasunak.
– Heltzearen atzeratasunak.
– Zailtasunak komunikazioan eta hizkuntzan.
Zertaz arduratzen da?
Orientazio sailak honako eginkizun hauek hartzen ditu bere gain:
– Irakaskuntza- eta ikaskuntza‑prozesuari laguntzea
Hezkuntza‑beharren diagnostikoa.
Berariazko esku hartzea: Curriculumean egin beharreko egokitzapenak proposatzea eta modu pertsonalizatuan abiaraztea.
Orientazioak irakasleei, ikasgelan estrategia pertsonalizatuak ezartzeko.
– Tutoretza‑Ekintza Plana (TEP)
Tutoreekin elkarlanean aritzea tutoretza orduetan jorratzen diren unitateak prestatzeko.
– Orientazio akademikoari eta profesionalari buruzko erabakiak hartzeko prozesuan laguntzea.
– Bizikidetza Plana.
Bizikidetzaren inguruko sentsibilizazioa.
Gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko neurriak abian jartzea.
Ikasleen Bizikidetza Taldeen prestakuntza eta jarraipena.