HEZKUNTZA ESKAINTZA

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Gure jarduera bi urterekin hasi eta Batxilergora eta
Goi Mailako Heziketa Ziklo batera arte doa.

HAUR HEZKUNTZA

Haur Hezkuntza 2 eta 5 urte bitarteko bilakaera‑aldiari dagokion etapa da.

Sozializazioari eta beste errealitate batzuk ezagutzeari irekitzen zaion lehen ateetako bat da, eta lagungarria da haurrek autonomia handiagoa izan dezaten.

LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntza 6 eta 12 urte bitarteko bilakaera‑aldiari dagokion etapa da.

Etapa honetan, gure ikasleei bere garapen pertsonalean laguntzen diegu, betiere bakoitzaren beharrei erantzunez eta beren gaitasunak ahalik eta gehien zabal ditzaten bilatuz, bai ikaskuntzari dagokionez, bai nortasunari dagokionez.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hamabi eta hamasei urte bitarteko bilakaera‑aldiari dagokion etapa da.

Bizitzako une horretan aldaketa handiak gertatzen dira pertsonengan (fisikoak, emozionalak, kognitiboak eta sozialak) eta, hezkuntzari dagokionez, aukera handiak eskaintzen dituen une bat da.

BATXILERGOA

Batxilergoa hamasei eta hemezortzi urte bitarteko bilakaera‑aldiari dagokion etapa da.

Derrigorrezkoaren ondoko hezkuntza da. Etapa honetan, ikasleek beren ezaugarri pertsonalekin eta lehentasun akademikoekin bat datorren ikasketa‑modalitate bat aukeratzen dute dagoeneko.

BATXILERGO DUALA

Batxilergo Duala deritzonaren bitartez, bi akreditazio lor daitezke aldi berean: Espainiako Batxilergoa eta Estatu Batuetako Batxilergoa, High School Diploma izenez ere ezagutzen dena.

Heziketa zikloa.
Gizarte eta Kirol Irakaskuntzako eta Animazioko Teknikaria (TSEAS)

Gizarte eta Kirol Irakaskuntzako eta Animazioko Teknikariaren Lanbide Heziketako titulazioa.

Bi ikasturteko prestakuntza‑plana: 1. eta 2. zikloa.