ERIZAINDEGIA

Ikastetxeko erizaindegia

URKIDEn erizain bat dugu lanaldi osoan (9:00etatik 17:00etara), Vera du izena eta osasunarekin lotutako guztiaz arduratzen da (istripuak, botikak ematea, desfibriladoreak bezalako aparatu medikoen kudeaketa, diabetesa bezalako patologia kronikoak dituzten ikasleen kudeaketa…).  Zerbitzu hori hezkuntza‑lanean txertatzen da, tailerretan eta ikastetxeko osasunerako hezkuntza‑taldean parte hartzen baitu.