DBH ETA BATXILERGO IKASLEAK UDALETXEKO TEKNIKARIEKIN ELKARTU DIRA
Joan zen abenduaren 17an DBH 2.Cko Nahia Sancristán eta Iñigo Ruiz Cuevas ikasleak Gasteizko beste ikastetxeetako ikasleekin eta udaletxeko teknikariekin elkartu ziren.
Foroa Europa Jauregian izan zen. Bertan 74 ikasle eta 5 teknikari hartu zuten parte. Lana taldeka antolatu zen. Ikasle talde bakoitzak gai bat landu zuen mugikortasun aktibo eta autonomoaren inguruan teknikari etadinamizatzaile baten laguntzarekin.
Talde bakoitzak bere emaitzak aurkeztu zituen eta ondoren galde-eskeak egiteko denbora egon zen.
Mila esker zuen partaidetzagatik.
Eskolako Agenda 21