Liburuaren eguna (Haur Hezkuntza)
Aurreko urteotan bezala, apirilaren bukaeraren egunetan “Liburuaren Eguna” ospatu dugu. Aurten “Grimm anaiak” izan dira programatutako ekintzetan jarduteko aukeratu ditugun idazleak. Haien kontakizunetan eta beste istorio batzuetan oinarrituta, Haur Hezkuntzako ikasleek luma eta papera harturik ipuinen munduan murgildu dira, benetako istorio magikoak sortzen. Hau guztia zenbait materialekin batera lagunduta egin dugu: horma-irudi zoragarriak, maskara paregabeak, txotxongilo dibertigarriak, antzezlanak, baita “photocall” batean ere posatu ziren. Mila esker proiektu honetan parte hartu duten eta konprometitu diren guztiei.
Eta hala bazan edo ez bazan, aurten behintzat, sar dadila kalabazan eta atera dadila Gasteizko plazan …