Edaten dugun teak klima-aldaketa ulertzen lagun diezaguke?

CREAF (http://www.creaf.cat/es)

Orain arte martxan jarri den deskonposizio-esperimenturik handienetako batean parte hartzen ari gara. Deskonposizio-tasetan izugarrizko aldaketa globala gertatzen da. Ingurune hotzetan, adibidez, ingurune beroetan baino motelagoa izaten da deskonposizioa. Zenbait faktorek −hezetasunaren edukiak, azidotasunak edo lurzoruetako nutrienteen edukiak, adibidez− eragin handia izan dezakete deskonposizioaren erritmoan. Horretarako, esperimentu berbera munduko hainbat lekutan errepikatzen duten gazte zientzialarien laguntza izan dugu.

Esperimentuaren azalpena:

Te-poltsak pisatu eta lurperatu ditugu eta, hiru hilabete barru, horiek lurpetik atera eta berriz pisatuko ditugu.

Material organiko horiek (te-poltsak) deskonposatzen direnean, horien karbonoaren zati bat atmosferara askatzen da karbono dioxido gisa (CO2), berotegi-efektuko gas bat.

Munduko lurretatik egiten diren CO2 isurpenak hobeto balioesteko, oso garrantzitsua da materia organikoaren deskonposizio-abiadura hobeto ezagutzea, klimak asko eragin arren.

Gure zientzialarien bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu:

https://drive.google.com/a/urkide.org/file/d/0B_7BqTluN258RGhfZ1VIYWZOZFU/view?usp=sharing