Urrezko A
Urkidetik Kudeaketa Aurreratuari Euskal Sariko Urrezko A jaso dugula jakinarazi nahi dizuegu. Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten erakundeak saritzen dira. Aintzatespena hurrengo abenduaren 12an banatuko da, Bilboko Euskalduna Jauregian 18:30etan.
Erakunde honek bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso ostean.
Aintzatespen hauek lortzeko erakundeak bere kudeaketa sistemaren garapen maila jakin bat duela erakutsi behar du. Horretarako, Kanpoko ebaluatzaile talde batek erakunde baten kudeaketaren azterketa orokorra eta sistematikoa egiten du, ikuspegi objektiboa erakutsiz, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.
Zorionak eta eskerrik asko Urkide ikastetxeko partaide guztientzat!!!