Otsailaren 14an Suediako ikastetxe talde batek bisitatu gintuen Urkiden dugun lan egiteko modua ezagutzeko asmoz. Gestio estrategiak, metodologiak, hezkuntza berrikuntzak… izan ziren Urkide ezagutzera bultzatu zieten elementuak.

 
Nick Tunstall zeremonia-maistra eta geltokiburu bezala, aurkezpenak tren bidaia baten inguruan burutu ziren, horrela geltoki bakoitzak elementu desberdinak azaltzeko aukera eskaini zizkiguten.

 
“Gure ibilbideak tren bidaiaren antza izan dezake. Heziketaren trenbideetatik beti bidaiatu dugu, hobekuntza jarraituaren aginduei jarraituz,  norako desiragarri eta zirraragarri desberdinetara iristea bilatuz.

 

Bidaia geltokiak baino gustukoagoak ditugunez, bidaiarekin jarraitzea erabaki genuen modelo bera erabiliz, baina bagoiak bereziki zainduz. Horrela, 14 urte hauetan gure bagoiak ikuskatzen joan gara kudeaketa eredu aurreratuari (EFQM-a modeloarengandik abiatzen dena) erreparatuz, eta kudeaketan erraztasuna beti (gehiago gutxiago da) bilatuz. Nola ez, beti ere gure ikastetxeari eredua moldatuz, eta ez alderantziz.”

 
Hau izan zen aurkezpena tren baten bidez antzeztera eraman gintuena, Suediarrak bidaia baten parte sentitu zitezen gure eskarmentua ezagutzen.