Urkideko hiru ikasle Areto Futboleko kimuen Euskadiko selekziorako hautatu dituzte
Urkideko Lehen Hezkuntzako 6. mailako hiru ikasle (Nicholas Kampff, Jon Arregui eta Mikel Esteban) Areto Futboleko Euskadiko Selekziorako hautatu dituzte. Euskadiko taldearekin jolastuko dute Espainiako Erkidegoen Selekzioen Txapelketan.
Txapelketa hori Blanesen (Girona) jolastuko da, apirilaren 11 eta 14a bitarte.
Ikastetxetik zorionak eman nahi dizkiogu Areto Futbolaren taldean diharduten guztiei, eta baita Beatriz Sevilla entrenatzaileari ere.
Berriz ere nabarmendu nahiko genuke 3 jokalari hauek izan direla aurten Euskadiko Selekzioan jolastuko duten arabar bakarrak.
Zorionak aukeratutako hiru jokalariei eta zorte on txapelketan.