URKIDE TXAPELDUN MATEMATIKAKO “UDABERRIKO LEHIAKETAN”
Aurten Urkidek Udaberriko Lehiaketan parte hartu duen laugarren urtea izan da eta berriro arrakasta handia lortu dugu.
Lehiaketa hau bi fasetan garatzen da. Lehenengoa eskolan bertan egiten da eta bigarrena Leioako EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.
LHko 4. mailatik batxilergoko 2. mailarako parte hartu duen ikasle kopurua izugarri handia izan da. Pozik gaude hain erantzun ona izan dela eta. 130 ikasle baino gehiagok egin zuten lehenengo fasea. Eskerrik asko guztioi; bai ikasleei bai familiei, hain interesa handia izateagatik. Uste dugu oso interesgarria dela honako ekintzak egitea Matematika beste ikuspuntu batetik lan daitekeelako.
Euskadiko saridun guztien artean badaude Urkideko Ana Hornas (LH 4), Pablo Ruiz de Angulo (DBH 2) eta Alberto Ruiz de Azua (batxiler 2) eta ostiral honetan EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Aula Magnan jakingo dute zein postutan geratu diren eta saria jasoko dute.
Datorren kurtsoan elkar ikusiko dugulakoan espero dugu arrakasta bera ala handiagoa izatea.