Badaukagu Europass!
Azkenean gure Europass daukagu!!!
Badugu lehen esperientzia gure Europass-en. Gure trukea Alemaniarekin 2019an.
Europass Mugikortasun Dokumentua Europa osoan onartutako dokumentu ofizial, izendun eta pertsonalizatua da. Europass dokumentu honen bidez, Europako beste herrialde batzuetan izandako ikaskuntza-esperientziak erregistratu ahal izango ditugu, hala nola trukeak, praktikak edo borondatezko lana, besteak beste.
Europass Mugikortasun Dokumentuan atzerriko prestakuntza-, lan- edo ikaskuntza-denboran lortutako ikaskuntza-emaitzak baliozkotzen dira, gure trebetasunak eta gaitasunak erakusten lagunduz.
Espero dugu gure esperientziak laster areagotzea.