Aste hauetan zirku baten karpa azpian bizitzen ikusi dugu gure burua. Pistan, haur-neska-mutikoek Urkiden parte hartu dugun magia sortu eta eraikitzen aritu dira, irakasleak baino ez ziren zeremonia-maisuek gidatuta.

 

Zirkuaren historia deskubritzen ibili gara, nola funtzionatzen duen, eraikitzen duten artistak… Ikasgelara ekarri dugu eta gure benetako zirkua sortu dugu; benetako ARTISTEKIN, magiaz eta ilusioz beteta. Bertako protagonista handiek ere familiak izan dituzte bidelagun, eta ilusio handiz etorri zaizkigu euren lanak edo zirku trebetasunak aurkeztera.

 

Guztiei esker gure zirkuaren istoriaren parte sentitu gara. Gaitasunak hobetzeko , ostiral honetan aurkezten dizuegun azken abentura honetan, haur nagusienak izan dira Zirko Txiribuelta eskolara joan dira. Gure gorputzarekin jolasten, trapezioa erabiltzen, funambulista esperientziadun izaten, eguzkiaren zirkuko artista baten antzera oihalak erabiltzen… Zirkoa bizi izan dugu!

 

Milikik esango zuen eran:

Bazen behin zirku bat

horrek beti pozten zuen bihotza

Kolorez betea, ilusio mundu bat

Pozez eta emozioz beteta.

 

Hitz hauek adierazten dute aste hauetan sentitu duguna. Hemen uzten dizuegu gure zirkuko saioaren zatitxo bat. Ongi etorri Urkide HH3 zirkura!

[:]