Urkide CIIC kongresuan
Urkidek etengabeko berrikuntzari buruzko CIIC kongresuan parte hartu du.
CIIC – ICCI Etengabeko Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroak kongresua egin zuen, azaroaren 25ean eta 26an, Euskalduna Jauregian.
Urkidek “Recréate, Abriendo el aula a la creatividad y emprendimiento” proiektuari buruzko txosten batean eta mahai-inguru batean parte hartzeko gonbidapena jaso zuen.
Irakasleei sormena eta ekintzailetza zer diren irakasteko, eta horiek ikasgelan jorratu ahal izateko beharrezko baliabideak eskaintzeko gure nahia oso interesgarritzat jo zuten, eta esperientzia horren inguruko txosten bat egin dute. Gainera, proiektu horrek Etengabeko Berrikuntza Sariaren bigarren edizioa irabazi du.
CIIC – ICCI Etengabeko Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroa diziplinarteko ikerketa-talde bat da funtsean, eta gaur egun inkardinatuta gauden mundu globalizatu honetako hezkuntza-erronka berriei erantzuteko helburuarekin jaio zen.
Jarraian, kongresuko txosten guztiei buruzko informazioa jasotzen da.