ADRIAN GARCÍAK ESPAINIAKO SASKIBALOI TXAPELKETA JOKATUKO DU
Adrian García, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, gure eskolako saskibaloi taldeko jokalaria da eta martxoaren 28tik apirilaren 1era Cádizen ospatuko den Espainiako Txapelketan parte hartuko du, Euskadiko Selekzioarekin, Minibasket kategorian.
Hemen duzue honen inguruan egin diogun elkarrizketatxoa.
- Zergatik hasi zinen saskibaloian jokatzen?
Asko gustatzen zitzaidalako eta nire lagunekin probatu nahi nuelako. - Hasi zinenean, pentsatu al zenuen noizbait Euskadiko Selekzioarekin Espainiako Txapelketa batean parte hartuko zenuela?
- Ez dut hori inoiz ere imajinatu. Hasiera batean, ondo pasatzea eta ikastea ziren nire helburu bakarrak.
- Euskadiko Selekzioan zaudete jokalari guztiok Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik zatozte. Nolakoak dira zuen arteko harremanak?
- Oso onak dira. Talde desberdinetakoak gara eta ez da nabaritzen bakoitza talde batekoa dela, nahiz eta entrenatzen 2 hilabete soilik daramatzagun.
- Zure entrenamenduei dagokienez, zertan lagundu dizu Selekzioak?
- Selekzioarekin asko ikasten ari naiz. Gogo handiagoz hartzen ditut eskolako entrenamenduak, hobeto pasatzeko eta saskibaloiaz disfrutatzeko.
- Eta, Selekzioari dagokionez, zertan lagundu dizu Urkide taldeak?
- Eguneroko entrenamenduekin beti gauza berriren bat ikasten dut, larunbateko partiduetan erakusteko eta Selekzioan jolastu ahal izateko.
- Zer espero duzu 5 eguneko txapelketa honetatik?
- Batez ere, ondo pasatzea taldearekin eta biziko dudan esperientziarekin. Ah! Eta lagun gehiago egitea ere bai!
Zorte on! Good luck!