Atzo arratsaldean egin zen Arizmendiarrieta-Anitua Sariak 2023 sarien banaketa, eta URKIDEk irabazi asmorik gabeko erakundeen artean lortu zuen saria. Erakunde industrialen artean Egamaster eta Grupo Zigor saria lortu zuten.

Sariaren helburua da Araban jarduten duten eta Enpresaren Eredu Inklusibo Parte-hartzailean (MIPE) gomendatutako kudeaketa-balioak eta -praktikak aplikatzeagatik nabarmendu diren irabazi-asmorik gabeko enpresak eta erakundeak aintzatestea.

Epaimahaiak goraipatu duenez, URKIDE Ikastetxea nabarmentzen da ikastetxe erlijioso bat giza balioetan eta balio sozialetan errotutako erakunde batean arrakastaz eta ereduz eraldatu delako, eta proposatutako eredu inklusibo parte-hartzailearekin antzekotasun nabarmenak dituen kudeaketa-eredu bat aplikatzen duelako.

Arabako erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuetako 17 ordezkarik osatu dute epaimahaia.

Sari horretatik nabarmendu behar da irabazi-asmorik gabeko erakundeei ematen zaien lehen aldia dela, eta hori lortzeko kanpo-ebaluazio bat egin behar dela, ereduak erakundean duen aplikazio-maila berresteko.

Sari hau URKIDE “tribu” osoari ematen zaio, bai gaur egun bertako kide garenoi (langileak, familiak eta ikasleak), bai bere historia osoan parte hartu dutenei eta gaur egun garen ikastetxe handia izaten izugarri lagundu dutenei.

MILA ESKER, ZORIONAK ETA BESARKADA HANDI BAT GUZTIOI.