Joan den ostiralean, irailaren 10ean,  Urkide Fundazioak Vital Fundazioaren eskutik batxilergoko ikasleentzat antolatzen duen “Aurrera begira” erresilientziari buruzko proiektua hasi zen.


Arabako hainbat ikastetxeetan egingo diren 14 saioen bidez, Montxo López de Ipiñak bere bizitzaren istorioa eta bere errekuperazio fisiko eta emozionalaren prozesua kontatuko du, gurpildun aulki batean bizitzen jarri zuen istripu larri bat bizi eta gero.

Bere borondatea eta erresilientzia aurrera egiteko indarrak eman zioten. Gainera, egoera horren ondorioz, aurreko etapan gustukoen zuen jardueretako bat egin du berriz, ilustratzea eta berriz ere komikigile izatea.