Hezkuntza‑komunitate honentzat lehentasun bat da ikasleei prestakuntza humano bat ematea eta haien ondoan izatea, beren parte izango diren balioak eraikitzeko bidean. Enpatia, esker ona, beren barnekotasuna zaintzea, kontzientzia kritikoa, konpromiso aktiboa eta solidarioa, gure iritziz, funtsezkoak dira.
Iaz, Reset leloa proposatu genuen bi helbururekin. Bata, teknologian oinarrituta; eta bestea, norberaren barrukotasunean. Bi kasuetan, gure egoeraren kontzientzia hartzea zen helburua: nola geunden barrutik eta gure pantailen eta sakelako telefonoen erabilera zein zen.
Baina ezin gara Reset batean bizi, Reset ondoren piztu egin behar dugu,
eta horrexegatik PIZTU! izango da aurtengo leloa. Hemen ere, behar ditugun reset-eak
egingo ditugu benetan garen hori bizitzeko.
PIZTERA!!
Egun berezien ospakizunarekin eta oroitzapenarekin jarraitzen dugu:
1.- Genero indarkeriaren aurkako eguna.
2.- Elkartasunaren astea (Gabonetan).
3.- Bakearen eguna.
4.- Emakumearen Nazioarteko Eguna.
5.- Bokata solidarioa.