DUALA

BATXILERGO DUALA

Batxilergo Duala deritzonaren bitartez, bi akreditazio lor daitezke aldi berean:
Espainiako Batxilergoa eta Estatu Batuetako Batxilergoa,
High School Diploma izenez ere ezagutzen dena.

Batxilergo Duala aukeratzen duten ikasleek konbinatu egiten dituzte URKIDEko ikasketa presentzialak eta Estatu Batuetako ikastetxe batean astero online egiten duten lana (azken hori ikastetxearen hezkuntza‑plataformaren bidez egiten dute).
Ikastetxean koordinatzaile bat dago, ikaslearen eta erakunde estatubatuarraren arteko lotura lana egiteko.

Funtsean, baliozkotze‑sistema baten bidez egiten dira ikasketak, sistema estatubatuarreko ikasgai batzuk bi, hiru edo lau urteko programan banatuz.
Hori ikasleak Espainiako zer ikasturtetan hasten duenaren araberakoa izango da (DBH 2, 3, 4).
Horrela, ikasleak High Schooleko diploma lortzeko eskatzen diren 24 kredituen % 75eraino baliozkotu ditzake. Gutxi gorabehera, astean 5 bat orduko ahalegin gehigarria egin behar dute ikasleek gure herrialdeko ikasketa arautuen eskolez kanpo.

Programa hau DBHko 3. eta 4. mailan eta, salbuespen batzuetan, Batxilergoko 1. mailan dauden ikasleei zuzenduta dago. Ikasle horiek lanerako gaitasun ona, antolaketa pertsonalerako gaitasuna eta ingeles maila ona izan behar dituzte, eta baita aukera akademiko handiagoak izateko nahia ere.

Agur TOEFLari. Titulazio horren bidez, ikasleek ez dute izango hizkuntza‑maila ziurtatzeko azterketak egiteko beharrik.
Unibertsitate amerikarrentzat nahikoa da Batxilergo Duala egin izana.

BI TITULU ALDI BEREAN

HELBURUA

Helburua ingelesa hobeto menderatzea eta hainbat espezialitate‑arlo hobeto ezagutzea da.
Ikasle horiei lehiatzeko abantaila gehigarri bat eman nahi zaie, XXI. mendeak berezko duen etengabeko hezkuntzarako garapena sustatuz; horretarako, hezkuntza‑aukera interaktiboak modu zuhurrean erabiltzen ditugu, ingurune malgu batean, ikaskuntza birtualaren bidez eta ikaslea erdigunean jarriz.