Onarpena

BATXILERGOKO ONARPEN PROZESUA

Eskaerak honako bi moduetako batean aurkeztu ahal izango dira:

1.- On-line, 2024ko apirilaren 8tik 19ra.

2.- Aukeratutako lehenengo ikastetxean:
Urkide bada, idazkaritza ordutegian (astelehenetik ostiralera goizeko 9:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 17:15etara).

Ikastetxe honetan onarpen-prozesuaren dokumentazioa izapidetu nahi baduzue, esteka honetan klikatu: aldez aurreko hitzordua.

BATXILERGOAN ONARTZEKO IRIZPIDEAK ETA BAREMOA (2024-25KO IKASTURTEKOA):

LEHENTASUNEZKO IRIZPIDEAK PUNTUAZIOA
Ataleko guztizko maximoa Azpiatalak
1.- Ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean matrikulatutako anai‑arrebaren bat edo gehiago egotea 6,5
2.- Ikaslearen bizilekutik edo gurasoen edo legezko tutoreen lantokitik hurbil egotea (kontzeptuok ez dira metagarriak) 7
2.1. Eragin‑eremuaren barruan, ikaslearen bizilekutik hurbilen dauden ikastetxe publikoak eta/edo itunpeko ikastetxeak eskatzea 7
2.2. Ikaslearen bizilekua eskatutako ikastetxearen eragin‑eremuaren baitan egotea 5
2.3. Ikaslearen bizilekua eskatutako ikastetxearen mugakidea den eragin‑eremuan egotea 2
2.4. Ikaslearen helbidea ikastetxea kokatuta dagoen udalerrian egotea, baina eragin‑eremuetatik eta eremu mugakideetatik kanpo 1
2.5. Ikaslearen helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan egotea, baina eragin‑eremuetatik, eremu mugakideetatik eta ikastetxea dagoen udalerritik kanpo 0,5
2.6. Ikaslearen amaren, aitaren edo legezko tutorearen lantokia eskatutako ikastetxearen eragin‑eremuan egotea 2
3.- Familia‑unitatearen urteko errenta (kontzeptu metagarriak) 3
3.1. Azken errenta aitorpeneko zerga‑oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga‑oinarriaren baturak 14.000 euro ez gainditzea 2
3.2. Ikaslearen adina ez duen anai‑arreba bakoitzeko 0,25
Irizpide osagarriak
4.- Amak, aitak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean lan egitea 5
5.- Desgaitasuna (% 33tik aurrera) 2
5.1. Ikaslearena 2
5.2. Anaiarena, arrebarena, aitarena, amarena edo tutorearena 1
6.- Familia‑unitatea nahitaezko mugikortasuna dela‑eta lekuz aldatzea, azken urtean familiako edozein kideri desgaitasuna sortu izana, edo genero‑indarkeriaren edo terrorismoaren ondorioz bizilekua aldatzea 0,5
7.- Familia ugariko senidea izatea 1,5
7.1. Kategoria bereziko familia ugariko senidea izatea 1,5
7.2. Kategoria orokorreko familia ugariko senidea izatea 1
8.- Guraso bakarreko familiakoa izatea 1
9.- Ikaslea familia harreran egotea 1
10.- Erditze anizkoitzean jaiotzea 1,5
10.1. Bi seme‑alabako erditzea 1
10.2. Seme/alaba gehigarri bakoitzeko gehituko dena 0,25
11.- Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak hautemandako beste inguruabar garrantzitsu batzuk 1
12.- Bazkide kooperatibista izatea 0,5
13.- Ikasketa‑espedientea (amaitutako azken DBH mailari dagokiona) 1
13.1. Nota bikain bada (9) 1
13.2. Nota oso ongi bada (7) 0,5
14.- Beste irizpide batzuk: 2
14.1. Ikaslea, ama edo legezko tutorea genero‑indarkeriaren biktima izatea 1
14.2. Ikaslea, aita, ama edo legezko tutorea terrorismoaren indarkeriaren biktima izatea 1

Arabako Zonifikazioa Batxilergorako (2024-25ko Ikasturtekoa)

Klik bakar batean deskargatu.

Eskatutako dokumentazioa

Eskola Kontseiluaren irizpideak

Eusko Jaurlaritzaren Agindua

Informazio gehiago

Onarpenei buruzko edozein zalantza edo galdera baduzue, galdetegi hau bete dezakezue eta lehenbailehen jarriko gara zuekin harremanetan.










    * Derrigorrezko eremuak