Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hamabi eta hamasei urte bitarteko bilakaera‑aldiari dagokion etapa da. Bizitzako une horretan aldaketa handiak gertatzen dira pertsonengan (fisikoak, emozionalak, kognitiboak eta sozialak) eta, hezkuntzari dagokionez, aukera handiak eskaintzen dituen une bat da.
Sentitzea, pentsatzea, egitea: ikasketa prozesua hiru aditzetan bilduta.
Emozioen autorregulazioa, pentsamendu logiko‑kritiko on bat garatzea, eta ikerketa eta aurkikuntza barne hartzen dituzten lanerako metodoak aplikatzea gaitasunekin lotutako helburu aproposak dira nerabeentzat.
Horietara bideratzen dira URKIDEren DBHko pedagogia eta tutoretza.