¡Disfrutamos con el otoño!
Egun hauetan ekintza ezberdinak egin ditugu udazkenaren inguruan.
Argazki batean ikusten den moduan, euriak atsedena hartu ondoren, Joseba gaztaina-saltzailearen bisita izan genuen. Ipuinak entzun, eskuak berotu eta gaztainak jaten bapo-bapo jarri ginen.
Beste irudia udazkeneko askariarena da. Egun horretan, etxetik ekarritako frutak elkar banatu eta guztiok aukera izan genuen askari osasuntsua izateko.