English night 2023
Joan zen ekainaren 9an eta 10ean, Haur Hezkuntzako 3. mailako haurrok English Nighteko 9. edizioan parte hartu genuen. Arratsaldeko 6etan eskolara sartu ginen gure lo-zakuarekin, peluxearekin eta ilusioz eta gozatzeko gogoz betetako maleta handiarekin.
Gure sandwich gogokoena prestatu genuen. Ondoren, patio handian jolastu genuen bere ate erraldoiekin. Gauean, urtero bezala, musika kantu berrienak eta argi distiratsuenak biltzen zituen minidiskoa izan zen. Denok mugitu genituen eskeletoa, gerria eta burua, the teachers “it´s bedtime. Let´s go to sleep” esan zuten arte. Psikomotrizitate gelak logela erraldoi bihurtu ziren, ohe eta kontxonetaz beteak. Bikaina izan zen ikaskideen ondoan lo egin ahal izatea.
Biharamunean, eskolako jangelan pijama jantzita gosaltzeak ere bere xarma izan zuen. Gosari bikaina!
Baina esperientzia honetako gauzarik hunkigarriena arratsaldeko ordu batean izan zen. Gure familiak gure bila etorri ziren eta oroimen espektakularrak eta bizipen paregabeak kontatzeko prest geunden.
Gutako askorentzat, familiaren habiatik kanpo lo egin genuen lehen gaua izan zen. How brave! Zein ausartak! Next year again!