HIRUELETASUNA

AITZINDARIAK HIRUELETASUNEAN

URKIDE Euskadiko lehen ikastetxeetako bat izan zen euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz hezteko eredu hirueleduna ezartzen (2003an). Orduz geroztik, ikasgeletan CLIL (Content and Language Integrated Learning) pedagogia aplikatu du ikasgeletan.

Lan egiteko modu horrek hemeretzi urtetan egindako ibilbidearen bermea du, hainbat ikasle‑promozio atera baitira jadanik erronka akademiko edo profesional berriei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunekin prestatuta, gainerako hizkuntzetako emaitzak kaltetu gabe.

HELBURUAK

1.- Hiru hizkuntzetan hizkuntza‑gaitasun egokiak lortzea, hizkuntza titulu ofizialak eskuratu ahal izateko.

2.- Hiru hizkuntzetan jario handiko maila diskurtsiboa lortzea, antzeko mailan, ama‑hizkuntzek duten berariazko pisua ahaztu gabe. Hizkuntzaren oinarrizko lau trebetasunak lortzea: entzutea, hitz egitea, irakurtzea eta idaztea.

3.- Hizkuntzak edukiak ikasteko tresna gisa erabiltzea.

DBHtik AURRERA, FRANTSESA ETA ALEMANA

IKUSPEGI METODOLOGIKOA

Ikaskuntza esanguratsua.

Hizkuntzaren erabilera ludikoa.

Ikuspegi komunikatiboa.
Hizkuntza bat erabiltzeko da, eta haurrek hizkuntza horretan egindako jardueren bidez ulertzen dute hizkuntza menderatzeak duen garrantzia eta horrek dakartzan aukerak.

Beldurrik gabe hitz egitea.
Hasiera‑hasieratik, irakasleek dagokien hizkuntzan hitz egiten diete haurrei. Haurrek beren ama‑hizkuntzan erantzuten dute, normala den bezala, baina pixkanaka hitz gehiago ikasten dituzte eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloa amaitu aurretik erantzun ugari eta oso kalitate oneko elkarrizketa espontaneoak lortzen dira.

Teknologia berriak.
Gaur egun derrigorrezkoa da hezkuntzan teknologia berriak erabiltzea, eta zeregin horrek eguneratuta egotea eta eremu horretan etengabe berritzea eskatzen digu.

Eskoletan hitz egitera animatzea.
Ez da ona maiz zuzentzea, hasierako ikastaroetan, batez ere. Zuzendu behar bada, ezin dira inoiz era honetako mezuak helarazi: gaizki dago…, ez da horrela,… esan ezazu ondo…

CLIL. Contents and Language Integrated Learning.
Metodologia horren arabera, garrantzitsua da curriculumeko irakasgaiak
ama hizkuntza ez diren beste hizkuntza batzuetan irakastea. Mesedegarria da adimenerako eta hizkuntza‑transferentziarako gaitasuna indartzeko, eta gero eta frogatuago dago mesedegarria dela ere edukiak ikasteko. Une honetan, gure proiektuaren funtsezko ardatzetako bat da.