“Ate irekien jardunaldian egon ginen, eta atsegin handiz eta harriduraz ikusi genuen zer nolako pasioz hitz egiten duten bere proiektuari buruz. Gauza benetan interesgarriak ikusi genituen (sormena lantzen dute, matematikak lantzeko Singapur izeneko metodo bat erabiltzen dute, robotika…). Instalazioak ez dira erraldoiak, baina ez daude gaizki. Eraikin nagusiaren barrualdea zaharra da, baina berritzen ari dira. Txikienen gelak zoragarriak dira. Ea zortea dugun”