Urkide erreferentziazko ikastetxe gisa sendotzea nahi dugu eta, horretarako, honako arlo hauek jorratzen ditugu:
1.- Gure Hezkuntza Proiektua eraldatzea, pedagogia dinamiko eta berritzaile batekin, pertsona ardatz duen ereduan arreta jarriz (Urkide Bidean), eta tutoretza‑ekintza adostu, malgu eta moderno batekin.
2.- Ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista izatea, ikastetxeko bizitzan parte hartze aktiboa izatea eta beren buruen bertsio onena garatzea, gizartea eraldatu ahal izateko, beren sustraiak ahaztu gabe.
3.- Ikastetxearekin eta haren Hezkuntza Proiektuarekin konprometitutako langile taldea izatea, beren sormen profesionala parte hartzen duten talde guztietan eskain dezaten, ezarritako helburuak zein Urkide Bidean lortzen laguntzeko.
4.- Hezkuntza‑komunitate osoak ikastetxearen bizitzan ahalik eta konpromiso eta parte hartze handiena izan ditzan lortzea, guztien arteko harreman afektibo onak sustatuz, betiere oinarritzat hartuz elkarrekiko errespetua, ilusioa, positibotasuna, umore ona eta hurbiltasuna.
5.- Gure kudeaketa soila, sortzailea, gardena eta zintzoa sendotzea. Kudeaketa hori etengabeko hobekuntzan eta etengabeko berrikuntzan oinarrituko da, eta aliantzak bultzatuko ditu gure proiektua aberasten duten era guztietako erakundeekin.
IKUSPEGIAREN BAITAKO BOST ILUSIO HORIEK BAKARREAN LABURBIL DAITEZKE:
guztion artean adostutako ikasleen, irakasleen eta ikastetxearen profilera ahalik eta gehien hurbiltzea.
URKIDE BIDEAN.