SARIAK

SARIAK

IKASTETXEAK JASO DITUEN SARIAK

Enpresa Bikaintasunaren Europako Saria: Euskadiko eta estatuko lehen ikastetxea izan ginen saria lortzen. 2004ko azaroa. Europako ebaluatzaileek zera azpimarratu zuten gure ikastetxetik: “Lidergoa eta helburuen erdiespen maila”.

 

Kudeaketa Aurreratuari Urrezko Aintzatespena (A Urrezko Aintzatespena): kudeaketa arloko jardunbideetan aurreratuen dauden erakundeak aintzatesteko sari handiena da. Eusko Jaurlaritzaren aintzatespen horiek kudeaketa arloko jardunbideetan garapen edo aurrerapen maila handiak dituzten Euskadiko enpresa, ikastetxe, zentro sanitario eta bestelako erakundeek lortzen dituzte.

 

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria, berrikuntza atalean: sari hau eskuratzeko, beharrezkoa da aurreko urteetan urrezko aintzatespena lortzea eta kudeaketa‑elementu jakin baten berariazko kanpoko ebaluazio bat gainditzea. Ikastetxearen berrikuntzaren aldeko apustu irmoaren adierazle argi bat da, eta lehen mailako hezkuntza‑erreferente gisa kokatzen gaitu Espainiar estatu osoan.

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria, estrategia atalean (2020): Euskadin kudeaketari egin dakiokeen aintzatespen handiena da. Sari hau eskuratzeko, beharrezkoa da aurreko urteetan urrezko aintzatespena lortzea eta kudeaketa‑elementu jakin baten berariazko kanpoko ebaluazio bat gainditzea. Ikastetxeko arlo guztien kudeaketa‑kalitatearen adierazle argi bat da, eta lehen mailako hezkuntza‑erreferente gisa kokatzen gaitu Espainiar estatu osoan.

Global Innovation Award saria Euskadiko fasean: Epaimahaiaren iritziz, ebaluazio‑taldearekin gertatu zen bezala, berrikuntza horrek balorazio azpimarragarria du prozesu honetan ebaluatzen diren bost elementuei dagokienez: Berritasuna, Erabilgarritasuna, Ikaskuntza, Bezeroari zuzenduta egotea eta Eraginkortasuna. Arrazoi horregatik irabazi genuen Quality Innovation of the Year saria Euskadiko fasean.

 

IKASLEEN SARIAK

Ikastetxeko taldeetako bat, Legokide, txapeldun nagusia izan zen Donostiako egoitzan, First Lego League‑n (FLL) Euskadiko fasean, “Cargo Connet, garraioaren konexioa” erronkarekin.

 

Finalistak “Zure ideiak balio du” lehiaketan eta Ikusleen Sari Bereziaren irabazleak, Transporpet, etxeko animalien garraioa hobetzeko ideiari esker.

 

Ikastetxeko zenbait ikasle hautatu dituzte segidako hainbat urtetan San Patricio fundazioak Madrilen antolatzen duen Investiga I+D+i programaren Kongresuan parte hartzeko.

 

ZIURTAGIRIAK

Onura Publikoko Kooperatiba: Beren jardunarekin eta funtzionamenduarekin interes orokorreko helburuak lortzen laguntzen duten sozietate kooperatiboak dira.

EFR (Familia arloko enpresa arduratsua): EFR zigilua berritzea (Familia arloko enpresa arduratsua), B+ mailari edo Ikastetxe Proaktiboa mailari eutsiz.

 

Ikastetxe jasangarria: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Hezkuntza Sailak ingurumena zaintzeko egiten dugun lana eta hartu dugun konpromisoa aitortu ditu.

 

IKT heldutasun‑maila aurreratua: ikastetxeko funtsezko prozesuetan IKTak maila handian txertatu eta erabiltzen dituzten ikastetxeei ematen zaie egiaztapena.

Gida gisa balio du giza talde osoaren eta balio‑katearen bide‑segurtasuna hobetu nahi duten enpresentzat.