REKREA ikastetxean sormena modu sistematikoan lantzeko dugun proiektu bat da.
Hasieran, zeharkako jarduera bat bezala hasi zen, ordutegi «berezi» batean, baina denborak aurrera egin ahala, eta izan zuen arrakasta handia ikusita, irakasgai bihurtu zen, bere programazio eta ebaluazio propioekin.
Aurrera eraman ahal izateko, material propioa diseinatu dugu, gizaki orok duen gaitasun hori bizitzarako jarrera bihurtzeko. Izan ere, sormena oso erabilgarria izan baitaiteke erronka berriei, aukera berriei edo kezka berriei heltzeko orduan.