TSEAS L.H.

Gaitasun orokorra

Aisialdiaren eremuan, mota guztietako erabiltzaileentzat gizarte- eta kirol‑animazioko, zein aisialdiko proiektuak eta jarduerak prestatzea, kudeatzea eta ebaluatzea.

Zer behar dut ziklora sartzeko?
Batxilergoko titulua edo baliokidea.
Erdi mailako edo Goi mailako edozein teknikari titulu, edo baliokidea
Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditzea.

GIZARTE ETA KIROL IRAKASKUNTZAKO ETA ANIMAZIOKO TEKNIKARIA

LAN IRTENBIDE NAGUSIAK

– Gorputz eta kirol‑jardueren, zein aisialdiko jardueren animatzailea.
– Instalazio turistikoetako gau‑jaien, ikuskizunen eta aisialdiko jardueren animatzailea.
– Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta pribatuen kirol‑instalazioetan egiten diren gorputz eta kirol‑jardueren koordinatzailea.
– Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza‑aisialdiko koordinatzailea.
– Kanpalekuen, gazte‑aterpeen, udaleku‑etxeen, baserri‑eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura‑eskolen koordinatzailea.
– Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea, ikastetxe baten esparruan.
– Kanpalekuen, gazte‑aterpeen, udaleku‑etxeen, baserri‑eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura‑eskolen zuzendaria.
– Animazio turistikoko sailaren burua.
– Kirol lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea, epailea eta arbitroa.
– Soroslea ur instalazioetan.

METODOLOGIA AKTIBOA PRAKTIKATUZ IKASTEA

PRESTAKUNTZA PLANA

A EREDUA (GAZTELANIAZ)

Heziketa zikloaren lanbide‑moduluak honako hauek dira:

1. MAILA

– Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea.
– Animazio turistikoko jolasak eta aisialdiko jarduera fisikoak.
– Banakako gorputz- eta kirol‑jarduerak.
– Taldeko gorputz- eta kirol‑jarduerak.
– Gorputz- eta kirol‑jarduerak irakasteko metodologia.
– Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala (I).
– Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa.
– Prestakuntza enpresan.

2. MAILA

– Talde-dinamizazioa.
– Aisialdiko eta astialdiko jarduerak.
– Gizarte eta kirol‑animazioa planifikatzea.
– Tresna bidezko kirol eta gorputz‑jarduerak.
– Gizarte inklusiorako gorputz eta kirol‑jarduerak.
– Ingeles profesionala.
– Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala (II).
– Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna.
– Hautazko modulua(k).
– Gizarte- eta kirol‑irakaskuntzako eta animazioko proiektua.
– Prestakuntza enpresan

25 IKASLEENTZAKO LEKUA

Praktikak enpresetan: 608 ordu (dual orokorra).
Hilabete bat lehenengo kurtsoan eta hiruhileko bat bigarren kurtsoan kirolaren eta aisialdiaren sektoreko enpresa batean:
Gimnasioak, udalen kirol arloak, kirol‑zerbitzuetako enpresak, federazioak, klubak, kiroldegi handiak eta/edo gizarte‑etxeak… Dual intentsibo modalitapean ere egiteko aukera dago.
Praktikak Europako herrialde batean egiteko aukera dago, Erasmus+ beken bidez.

ESKAINTZA BAT BADUZU

Enpresa bat bazara eta lan‑eskaintza bat baduzu. Ikasteko gogoz dauden gazteen bila bazabiltza. Praktiketako jendea behar baduzu, ez dago zure iragarkia hemen uztea baino modu hoberik.

Argitaratu zure eskaintza eta gaur bertan hasiko zara hautagaitzak jasotzen. Lan bila dabiltzan gazte kualifikatu ugarirengana iritsiko zara eta bilatzen ari zaren langile aproposa aurkituko duzu.










    * Derrigorrezko eremuak