ZUTORETZA

TUTORETZA EGITEKO MODU BERRI BAT

ZUTORETZA

Horrela deitu nahi izan diogu URKIDEn tutoretzari. Ez da hezkuntza‑ekintza baten izen hutsa: dei bat ere bada. Hitza ZU batekin hasten da, ikaslea tutoretza‑lanaren ardatz eta hartzaile gisa aurkeztuz, baina, aldi berean (eta hori da garrantzitsuena), ikaslea bere banako bilakaera propioaren subjektu aktibo bihurtzera mugitzen du. Nork bere burua ezagutzea edo bizitzarako planak egitea lehen pertsonan heldu beharreko jomuga motibagarriak dira.

BIDEAN LAGUNTZEA