Txipiron, Haur Hezkuntzako Inauterietako Erregeak joan den ostiralean, otsailaren 12an, eman zion amaiera 21eko Inauteriei.

 

Inauterietako Erregeak ongi etorria eman zigun aurreko astelehenean, oihanetik, bere jaioterritik, egin zigun bideo baten bidez. Sarritan eskuak garbitzeko aholkatu zigun, gelako leihoak irekitzeko, eta era berean, asteko azken egunean etxean genuen mozorro kutunarekin mozorrotzeko animatu gintuen.

Astean zehar, familia osoa egon zen Haur Hezkuntzako korridorean: Txipiron, Txipirona eta Txipi eta Ron haurtxoak. Denok esan genizkien piropoak, gauza politak eta, gainera, marrazki asko oparitu genizkien. Era berean, inauteriekin lotutako hainbat jarduera egin genituen.

Ostiralean, bere agurrean, euripean, bere poza adierazi zigun, oso haur arduratsuak, heziak, adeitsuak, jatorrak, errespetuzkoak eta ordenatuak ginelako.

Azkenean, Txipironek agur esan zuen 2022ko Inauterietara arte. Datorren urtean normaltasuna izango dela eta ez dugula masakarilarik eramango esan zigun. Hala eta guztiz ere, eskuak ondo garbitzen jarraitzeko proposatu zigun.

Txipiron, Txipirona:  We love you so much. See you next year!