Aurten ere, bi urtez hori egin ezinik egon ondoren, Udaberriko Lehiaketa egin da. Lehiaketa horren helburua matematika ikastea, sustatzea eta motibatzea da, pentsatuz, eginez eta matematika ikasten gozatzea posible dela ikusaraziz.

Ilusio handia egiten digu gure eguneroko bizitzan hain presente dagoen eta liluragarria den zientzia honek sortzen duen interesa ikusteak, 1. fasean 120 ikaslek baino gehiagok hartu baitzuten parte.

Aipamen berezia egin nahi diegu beren kategorietako 10 onenen artean sailkatu diren lau kideri:

Adrian Revuelta (Lehen Hezkuntzako 6. maila)
Irati Torres (Lehen Hezkuntzako 6. maila)
Ander del Campo (DBH 2.)
Kepa Bilbao (Batxilergoko 1. maila)

Zorionak lauroi, txapeldunak!

Sarituek sariak banatzeko ekitaldi batean parte hartuko dute EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Leioan.
Guztion zain gaude datorren ikasturtean, ilusio berarekin.

Matematika Departamentua.[:]