ULIBARRI

ULIBARRI PROGRAMA

URKIDE Hizkuntza Normalizazioko Ulibarri Programan parte hartzen ari diren Euskadiko 400 ikastetxeetako bat da. Programaren helburu nagusia EAEko ikastetxeetan euskararen ezagutza eta erabilera indartzea da, ikastetxeen eguneroko jardunean, esparru guztietan eta hezkuntza komunitate osoa aintzat harturik.

Zer da normalizazioa?

Minorizatua dagoen edozein hizkuntzaren normalizazioaren helburua hizkuntza horren ezagutza eta erabilera hedatzea da, dagokion eremu geografiko osoan eta gizartearen funtzio guztietan. Hori hezkuntza, politika eta kulturaren bitartez ematen den berrantolaketa prozesua da. Hizkuntza gutxitu baten normalizazioa lau helbururekin egiten da:

1.-  Euskararen erabilera areagotzea (familien, ikasleen eta irakasleen arteko harremanetan).

2.- Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.

3.- Euskararen presentzia areagotzea.

4.- Euskararen hiztun kopurua haztea.

Horretarako garrantzitsua da hezkuntza komunitate osoa kontuan hartzea: ikasleak, gurasoak, irakasleak… Akordioak elkarrekin lortzeko, landutakoa sendotzeko, eta planteatutako helburuak pixkanaka lortzeko.

Hortaz, ikastetxeetan ere euskara normalizatu behar da. Horretarako, aintzat hartu behar dira hezkuntza‑komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak… Horien adostasuna bilatuz, orain arte landutakoa finkatuz, helburu lorgarriak jarriz, urratsez urrats aurrera egitea dagokio eskolari.