PATRONATUA

Doitu Ofimatika, S.L. Gasteizen sortu zen 2007an, inprimaketa‑zerbitzu guztiak modu azkar, eraginkor eta, batez ere, hurbilekoan kudeatzeko, bai enpresentzat, bai erakunde publikoentzat eta hezkuntza arlokoentzat.

Mantentze‑lanak eskaintzen ditugu (prebentziozkoak eta zuzengarriak), konponketa, salmenta, alokairua eta Renting‑a, bai ofimatikako produktuentzat, bai inprenta digital profesionaleko produktuentzat (fotokopiagailuak, funtzio anitzeko ekipamendua eta ekoizpen txikiko zein handiko inprimagailuak, postu bakarreko eta departamentuko eskanerrak, proiektagailuak, paper birringailuak…).

Aholkularitza eskaintzen dugu, konpromisorik gabe: bezeroaren etxean ebaluazioa egin ondoren, proposatzen dugun irtenbidearen konfigurazioa eskaintzen dugu.

Arabako ikastetxe publiko zein pribatu gehienekin lan egiten dugu, baita enpresa pribatuekin, eta arte grafikoen eta marketinaren sektoreko enpresekin ere.

Doituk merkatuko marka onenak ditu, besteak beste, DEVELOP/KONICA MINOLTA, HP, RISO, EPSON… eta horiek saltzeko eta konpontzeko banatzaile ofiziala da.

Sare nazional zabal baten parte gara, eta zerbitzuak penintsula osoan emateko aukera dugu.

PATRONATUA