SPC pertsonentzako eta enpresentzako smart produktuen garapenean espezializatutako konpainia teknologiko espainiarra da. 1989an eratu zen Gasteizen, merkatuko eskaerak asetzeko telefonia gailuak ekoizteko eta merkaturatzeko asmoarekin, etxeko telefonian erabateko lidergoa lortuz. Gaur egun, 30 urtetik gorako eskarmentua du, arlo horretan duen posizioari eutsi dio eta, horrez gain, liderra da telefono mugikorren sektorean. Gaur egun, arabar jatorriko marka tableten, True Wireless entzungailuen, bozgorailuen, smartphonen, adinekoentzako mugikorren eta IoT produktu sorta zabal baten garapenean espezializatuta dago.
SPC produktuek 3 hamarkadatik gora daramatzate pertsonak benetan axola zaien horrekin konektatzen, beraientzat benetan garrantzitsuak diren pertsonekin eta haien bertsiorik onenarekin konektatzen. Hori guztia SPC SMART CONNECTION deritzonean aitzindari delako; eta konexio adimendun bat bizitzarekin eta balioekin konektatzea delako.