BERRIKUNTZA

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

URKIDE Berrikuntza Urkideren baitan sortutako erakunde bat da, berrikuntza pedagogikoaren arloan laguntzeko xedea duena.
Lanaldi osoan eta arduraldi esklusiboan dauden bi pertsona ditugu eta enpresen sare bat ere badago. Enpresak, bai hezkuntza‑arlokoak, bai arlo teknologikokoak dira eta, haiei esker, ikuspegi zabalago bat izan dezakegu, ikastetxea beste errealitate batzuekin lotzeko aukera ematen digu eta.

URKIDE Berrikuntza 2007an sortu zen, parte den gizarteari zerbitzatzeko bokazioarekin, eta URKIDEtik sortzen diren eta beste ikastetxe batzuentzat interesgarriak izan daitezkeen jardunbide on guztiak eskaintzen ditu, irakaskuntza jardunaren zerbitzura dauden hezkuntzaren arloko ikerketa-, garapen- eta berrikuntza‑proiektuen bidez.

GURE ERRONKA HANDIA ETORKIZUNA GAUR EGITEA DA

XEDE SOZIALA

Bere xede sozialean bi ekintza lerro ditu:
BARNE‑MAILAN:
Ikastetxearentzat berarentzat lan egiten da, honako eginkizun hauek betez:
1.- Hezkuntzaren hobekuntzarekin eta kudeaketarekin lotutako alderdi guztietan laguntzea.
2.- Programazio arruntetako berariazko edukien eskolak ematea (ikasteko teknikak, irakurketa integrala…), bai lehen hezkuntzan, bai bigarren hezkuntzan.
3.- Zailtasunak dituzten ikasleei laguntzea: ikastetxeak lehen hezkuntzarako dituen hezkuntza‑errefortzuak kudeatzea.
4.- HEDATZE, bigarren hezkuntzako ikasleei ikasten laguntzeko programa kudeatzea.
5.- Ikastetxera sartu berri diren jatorri etorkineko ikasleei laguntzea.
6.- Irakasleen prestakuntza plana kudeatzen laguntzea.

KANPO‑MAILAN:
Beste lerroa kanpo‑mailakoa da, eta honako helburu hauek ditu:
1.- Estatuko beste ikastetxe eta enpresa batzuentzako prestakuntza proiektuak diseinatzea eta kudeatzea.
2.- Beste ikastetxe batzuetako ikasleei eta helduei zuzendutako gizarte- eta hezkuntza‑programak diseinatzea eta kudeatzea.
3.- URKIDEn pilotatutako eta irakasleei zuzendutako online ikastaroak diseinatzea eta kudeatzea. Ikastaro guztiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatuta daude (6.000 irakaslek baino gehiagok parte hartu dute).

Gure oinarriak

Eguneroko funtzionamenduak hiru oinarri ditu:

1.- Ideiak: Urkide Ikastetxeko Berrikuntza Taldea
Ikastetxeko langile talde bat astero biltzen da, taldera behar berriak ekartzeko, kongresuetan edo aldizkari espezializatuetan entzundako aukeren berri emateko, ikastetxearen eskaintzan aldaketa berritzaile eta erabilgarriren bat ekar dezaketen ideiak azaltzeko, metodologia berriak proposatzeko, eta abar.

2.- Proiektuak: Urkide Fundazioa
Interesgarritzat jotzen diren ideiak urtero aurkezten zaizkio Fundazioaren Patronatuari.
Ideiak aztertu egiten dira, epeak eta hasierako kostua berrikusten dira, eta onetsi egiten dira, aztertzen hasteko eta Ikastetxean bertan pilotatzen hasteko.

3.- Produktuak: Urkide Berrikuntza Zentroa
Proiektuaren eraginkortasuna frogatu ondoren, «hezkuntza‑komunitatearen eskura jartzen den produktu» bihurtzen da.

Prestakuntza

URKIDE Berrikuntzaren iritziz, egungo hezkuntzak hiru erronka nagusiri erantzun behar die: eskola‑porrota arintzea, aniztasunari erantzutea eta inklusioa hezkuntza‑printzipio gisa erabiltzea. Testuinguru sozioekonomikoa kaltegarria da eta oztopatu egiten du nabarmen lan hori aurrera eraman ahal izatea; hori dela eta, URKIDE Berrikuntzak eskura dituen ezagutza, esperientzia eta baliabide guztiak optimizatu nahi ditu, horien ondorioak ahalik eta handienak izan daitezen. Helburu horrekin, ikasgeletan nola funtzionatzen duen ikertu, testatu eta egiaztatu ondoren, online ikastaroak sortzen ditu, irakasleei irakasle‑jardunean laguntzeko pentsatutako baliabide gisa.

Ikastaroren bat egin nahi baduzu, zoaz esteka honetara.
 egin klik hemen