Europako eta Latinoamerikako 10 herrialdetako laurogei gaztek eta Espainiako delegazioak IV Youth International Scientific Congress INVESTIGA I+D+i biltzarrean parte hartu dute, Madrilen. Biltzar horretan, gaurkotasun-gai zientifikoetan eta teknikoetan sakontzeko aukera eskaini zaie ikasleei.

Espainiako ordezkaritzako bost ordezkarien artean Urkide ikastetxeko bi ikasle egon ziren, Alicia Cuber Caballero eta Lorena Meneses Arrizabalaga, lan bikainak aurkeztuta Bioteknologia eta Osasuneko arloetan.

Inaugurazio-ekitaldian izan dira, besteak beste, Zientzia eta Berrikuntzako idazkari Carmen Vela, CSICeko lehendakari Emilio Lora-Tamayo, San Patricio Fundazioko lehendakari Sonsoles Castellano, Endesako Berrikuntza eta Negozioaren Garapeneko zuzendari Mónica Espinosa eta, Santander Bankuaren ordezkari gisa, Espainiako Santander Unibertsitateen zuzendari Pedro Alonso Gil. Inaugurazio-hitzaldia, “NASA’s Deep Space Network: Exploring the Solar System and beyond” izenekoa, Ángel Martín Álvarezek eskaini du, Espazio Sakonarekiko Komunikazioen Madrilgo Zentroaren (NASA) zuzendariak, alegia.

Biltzarrean, gazte parte-hartzaileek jorratutako gaiei buruzko beren ikerketak azaldu dituzte. Gainera, azterketa-eremu horietako zientzialariekin eta adituekin partekatu dituzte beren esperientziak, eta ikerketa-taldeetan lan egin dute Comillaseko Unibertsitate Pontifikalean, programan lagundu duen erakundea.

2015eko urrian, ikastetxeetan beren ikerketa-lanak abiarazi zituzten mila ikasletatik baino gehiagotatik 100 bakarrik izan ziren 2016ko maiatzean Madrilen egindako Kongresu Nazionalean (haietako bost, Ikastetxean). Horietatik 15 ikaslek bakarrik parte hartu dute ikerlariaren astean, ekainean, hainbat ikerketa-zentrotan ospatu zuten astea. Eta horietatik bostek bakarrik hartu dute parte Biltzar horretako Espainiako Delegazioan.

Bertan Lorena eta Alicia egon ziren, “esperientzia zineztezin eta ahastezina” beraiek dioten bezala.
Zorionak bioi. Mila esker zuen esfortzu eta arduragatik.