Gure baratza, ikastetxe ondoko baratza
Gure ikastetxe ondoan izugarrizko baratza dugu, eta bertara joan ginen 3. mailako ikasleak joan zen astean. Bertan Aritz zegoen, ortuari buruz dena azaldu zigun.
Barazki guztiak arakatu genituen: hostoak nolakoak diren, zurtoina, tomateen polinizazioa, nola egiten den ureztazioa, fotosintesia…etab.
Zeharo harriturik geratu ginen zuhaitzak nola txertatzen zituzten azaldu zigunean. Nola liteke sagarrondo batek madariak ematea?
Bukatzeko konposta nola egiten den erakutsi zigun.
Eskerrik asko Aritz!!!